Erabilera zehaztapenak eta baldintzak
Beasaingo Udalaren partaidetza.beasain.eus partaidetza-plataformari buruzko legezko alderdiak eta erabilera-baldintzak
Lege-ohar honek labur azaltzen ditu Beasaingo Udalaren ekimenez abiatutako partaidetza.beasain.eus partaidetza-plataformaren alderdi nagusiak. Plataformak xede du hirian sustatzea herritarren parte-hartzea eta zuzeneko demokrazia deliberatibo eta partizipatiboa, horretarako partaidetzarako zenbait prozesu, gune eta organo sorturik. Hartara, Udalak, herritarrek eta hiriko eragileek zenbait bide izanen dituzte elkarri zuzenean eta modu irekian eragin ahal izateko. Herritarren gogoeta eta eztabaida suspertzea, gardentasuna eta partaidetzaren trazabilitatearen berri izatea (baina inoiz ez erabiltzaileena) eta parte hartzeko aurrez-aurreko guneak eta gune digitalak sortzea; horiek dira, hain zuzen, partaidetza.beasain.eusk bultzatu nahi dituen ildoak.
Plataforma erabiltzen duen herritar orok konpromisoa hartzen du lege-ohar honetan aurreikusitako guztia eta aplikagarri diren xedapenak onartu eta betetzeko. Halaber, konpromisoa hartzen du eduki eta zerbitzuen bidezko erabilera egokia egiteko, bai eta fede onaren kontrako edo legez kanpoko ezein portaerari uko egiteko ere.
Beasaingo Udaleko Herritarren Partaidetzako, Berdintasuneko eta Gizartea Ahalduntzeko Alorrak kudeatzen du partaidetza.beasain.eus plataforma.
A. Erabilera-baldintza hauen ezarpen-eremua
Partaidetza.beasain.eus plataforman parte hartzeko erabilera-baldintzak lotesleak dira webgune honetan parte hartzen duten pertsona ororentzat. Erregistratzean baldintza hauek onartzea eskatuko da.
Beasaingo Udalak beretzat gordetzen du plataformaren baldintza hauek aldatzeko ahalmena, betiere webgune honetan argitaratuko dituelarik baldintzen azken bertsioa. Gerta daitezkeen aldaketa horien berri izate aldera, bisitatu web-orri hau aldian behin. Aldaketak erabiltzaileei jakinaraziko zaizkie baldin eta aldaketek pribatutasunean edota segurtasunean eraginik badute.
B. Ekimenaren helburua
Partaidetza.beasain.eus plataformaren bitartez Beasaingo Udalak herritarren partaidetza modu ireki eta gardenean sustatu nahi du, eta herritarrak eta gizarte-eragileak engaiatu hiriaren bizitzan, oro har, kalitate demokratikoa hobetzearen alde egiteko, politika publiko eta udal-jarduketak zedarritu eta diseinatzeko, politika eta jarduketa horiek baloratzeko, zabaltzeko, eztabaidatzeko, lehenesteko eta horien inguruan erabakitzeko. Inplikatu nahi ditu, hain zuzen ere, udal-erakunde eta erakunde publikoak, bai eta helburu horien alde egin nahi duten herritar-, elkarte-, eta gizarte-ekimenak oro. Hartara, aurre egin nahi zaie hirian sortzen diren erronka eta zailtasunei, xede hartuta hiria hobetu eta herritarrei zabaltzea, zenbait prozesu, gune, organo eta bestelako partaidetza-bideen bitartez.
Zuzeneko demokrazia deliberatibo eta partizipatiboaren alde egiten du Udalak, eta horretarako ikusarazi eta sustatu nahi ditu ekimen indibidualak zein kolektiboak, halakoak ezen Udalaren eta herritarren jarduketak eztabaidatu, diseinatu eta baloratzeko lagungarri eta denontzako onuragarri izan baitaitezke. Halaber, plataformak eztabaidak bultzatu eta ikusgai jarri nahi ditu, eta mahaigaineratu plataformatik kanpo sor daitezkeen politika publikoen diseinua, balorazioa, negoziazioa, moldaketa, jarraipena eta ebaluazioa; hala, ahalik eta gardentasunik handiena eskaini ahal izanen zaie herritarrei. Zentzu horretan, partaidetza.beasain.eusk herritarren partaidetza eta zuzeneko demokrazia partizipatibo edo deliberatiboaren ondorioz jaiotako ekimenak barne hartzeko gai izan behar du, barne hartuta, baita ere, udal-gobernuaren eta Iruñeko herritarren arteko bitartekaritza nolabait hausten duten horiek, eta herritarren arteko kooperazioari, elkarkidetzari eta auto-antolamenduari bide ematen dietenak.
C. Partaidetza.beasain.eus plataforman parte hartzeko alderdi orokorrak
Parte har dezake 16 urtetik gorako pertsona fisiko orok, betiere partaidetza.beasain.eus plataforman erregistratu bada, aurrez. Erabilera-baldintzak onartzerakoan, erregistratu den pertsonak 16 urtetik gora dituela adierazten du. Adin nagusikoak erantzule izango dira haien menpeko adingabeek partaidetza.beasain.eus plataforman dituzten portaeren gainean. Hiriko entitate, kolektibo, herritar-talde edota -erakunde eta eragile garrantzitsuek ere erregistratu daitezke plataforman.
Hiria hobetze aldera herritarren parte hartzea sustatu nahi duen plataforma bat den aldetik, partaidetza.beasain.eusko erabiltzaileak beharturik daude plataforma modu arduratsuan erabiltzera, plataformaren xedearekin bat.
Beasaingo Udala ez da partaidetza.beasain.eus plataformaren erabiltzaileen erabilera okerren erantzule, ez eta erabiltzaileek egiten dituzten ekarpenen edukiena ere. Norbera da plataforma zuzen erabiltzearen erantzule, eta, baita ere, edukien legezkotasunaren eta partekatutako iritzien erantzule.
Debeku da legez kontrako edo baimenik gabeko ezein edukirik webgunean txertatzea, esate baterako, honako ezaugarri hauek dituen informazioa:
• Informazio faltsua edo engainagarria
• Udalaren edo hirugarren baten ezein eskubide urratzen duen informazioa (adibidez, copyrighta, marka erregistratuak, jabetza intelektual eta industrialeko eskubideak edo tankera horretakoak)
• Hirugarren baten intimitatearen kontra doan informazioa, esate baterako, parte-hartzaileen datu pertsonalen bat ematen duena (izena, helbidea, telefono zenbakia, helbide elektronikoa, argazkiak edo izaera pertsonaleko beste ezein datu)
• Birusak, troiarrak, robotak edo bestelako programak direla eta Udalaren edo hirugarren baten sistemak eta webguneak kaltetu ditzakeen informazioa; eta, baita ere, plataforma modu egokian funtzionatzeko diseinatutako neurri teknikoak saihesteko bideak dituen informazioa
• Erabiltzaileei spam-a bidali edo sistema gainkargatzeko asmoa duen informazioa
• Mezu-kate, piramide-joko edo ausazko jokoen tankerako informazioa
• Merkataritza-xedea duen informazioa (lan-eskaintzak edo iragarkiak)
• Zintzotasun publikoarekin bat ez datorren informazioa. Hortaz, informazioen edukiek ez dute gorrotoa bultzatuko, inor diskriminatuko, mehatxatuko edo probokatuko, ez dute sexu- eta indarkeria-kutsurik izango, eta ez dira oiesak eta iraingarriak izango.
• Lege edo arau aplikagarriak urratzen dituen informazioa
• Prozesuarekin inolako loturarik ez eta eztabaida-eremutik at dauden proposamenen aldeko boto masiboa sustatzeko kanpainen informazioa
• Debeku da pertsona bakar batek hainbat erabiltzaile sortzea, hainbat pertsona simulatuta (astroturfing)
Beasaingo Udalak ez du bere gain hartuko erabiltzaileek plataforman egiten dituzten ekarpenen kalitate, originaltasun, benekotasun, legezkotasun edo segurtasunari buruzko erantzukizunik. Aitzitik, Beasaingo Udalak beretzat gordetzen du erabilera-baldintza hauekin kontraesanean dauden iritzi, argibide, iruzkin, proposamen edo fitxategiak partaidetza.beasain.eus plataformatik ezabatzeko eskubidea, eta iragazkiak baliatzen ahal ditu horretarako. Hori guztia eginen da soil-soilik erabaki-pamplona plataformaren funtsezko helburua babesteko xedez. Halaber, Beasaingo Udalak ahalmena izanen du honako hauek egiteko, aurretiko abisurik gabe: erabiltzailearen jarduna plataforman aldi baterako eten, kontua eten, edukiak ezabatu, kontua kendu edo jakinarazpen bat bidaltzekoa. Hori egin ahalko du, hain zuzen, inguruabar hauetakoren bat gertatzen bada, bai eta hemen aurreikusi gabeko beste kasu batzuetan ere:
• ez badira betetzen partaidetza-plataformaren erabilera-baldintza hauek
• Udalak irizten badio parte-hartzailearen jarduna kaltegarria dela gainerako erabiltzaileendako, webgunearendako edo Udalarendako.
• Parte-hartzailea egindako ekarpenen edukien erantzule da, bai eta horiek hirugarrenei eragin diezazkieketen kalte eta erreklamazioena ere. Inolaz ere Beasaingo Udalak ez du erantzukizunik izango gaizki erabiltzeagatik webgunea, plataforma edo bertan partekatzen diren edukiak; eta ez du erantzungo, ezta ere, pertsona fisiko batek adierazitako ideien erabileraren gainean, ideien egokitasunaren eta horien ondoriozko emaitzen gainean. Edukiek beste webguneko estekaren bat jasotzen badute, Beasaingo Udalak ez du inolako erantzukizunik izango esteka horien edukietan sartzeak eragiten dituen kalte-galerez bezainbatean, eta ezta ere, esteka horren edukiez bezainbatean. Webgune honetan edo hirugarren batean parte-hartzaileen arteko edozein liskar mota gertatzen bada, arrazoia edozein delarik ere, Beasaingo Udala salbuetsita dago liskarrarekin hala moduz loturik dagoen erreklamazio, demanda edo edozein kalte motaren gaineko erantzukizunetik.
D. Plataformaren funtzionamendua
• Parte-hartzaileak modu librean eta anonimoan sar daitezke plataformara, eta bertan nabigatu. Aurrez erregistratu beharko dira soil-soilik proposamen bat sortu edo babestu, proposamenen gaineko iruzkin bat egin eta eztabaida batean parte hartu nahi badute. Erregistratzeak baimena emango du plataforman parte hartzeko iruzkinen eta proposamenen bitartez. Erregistratzeko erabiltzaile-izena, helbide elektronikoa eta pasahitza idatzi behar dira, eta erabilera-baldintzak onartu. Kontua egiaztatzeko eskatuko zaio erabiltzaileari: 16 urte edo gehiago dituela konfirmatu beharko du, eta Beasaink erroldaturik dagoela. Hartara, erroldari buruzko hiru datu eskatu zaizkio (NANa, posta-kodea eta jaioteguna). Kontua egiaztatzeko baino ez dira erabiliko datuok, eta ez dira gerora baliatuko.
• Hiriko entitate, kolektibo, edota -erakundeek ere har dezakete alta plataforman, eta honako hauek eskatuko zaizkie: erakundearen izena, arduradunaren izena, helbide elektronikoa, telefonoa, pasahitza eta erabilera-baldintzak onartzea.
• Erregistratutako erabiltzaileek plataformaren bitartez elkarreragin ahalko dute, parte hartzeko prozesu bakoitzarendako (eztabaidak, proposamenak, topaketak, etab.) gaitutako funtzioak baliatuta. Kontua egiaztatu dutenek proposamenen alde egin ahalko dute eta proposamen horiek lehenesteko prozesuetan parte hartu.
E. Datu pertsonalen babesa
Pribatutasuna errespetatze aldera, eta Izaera Pertsonaleko Datuak babesteari buruzko abenduaren 13ko 15/1999 Lege Organikoarekin bat, jakitera ematen dizugu zure datu pertsonalak Beasaingo Udalaren “Herritarren Partaidetza” fitxategian bilduko direla, hartara harremanak kudeatzeko Beasaingo Udalak partaidetza.beasain.eus plataformaren bitartez sustatzen dituen ekitaldi, organo eta prozesu partizipatiboetan parte hartzeko interesa duten herritar eta pertsonekin. Zure datu pertsonalak ez zaizkie hirugarrenei lagako, salbu erabiltzaile-izena, zeina publikoa baita. Gogoan izan plataformako irudiak eta komunikazioak (iruzkinak, proposamentak) publikoak direla. Ez dira inoiz ere jendaurrean paratuko erabakien inguruko datuak (esaterako, proposamenen alde egitea edo aurrekontu bati oniritzia ematea) eta helbide elektronikoa. Erregistro Orokorrean (Loinazko San Martin Plaza 1 20200 Beasain) gauzatzen ahalko duzu datuetan sartu, datuak zuzendu, ezereztu eta haien kontra egiteko eskubidea, idatzi baten bitartez eta NANaren fotokopia erantsita, gaian argi adierazita “Izaera Pertsonaleko Datuak babesteari buruzko eskubidea gauzatzea”.
F. Erabiltzaileek emandako edukiak lantzeko baldintzak
Baldintza hauek erregulatzen dituzte plataformaren erabiltzaileek dagokion formularioaren bidez bidaltzen dituzten edukiei (aurrerantzean “edukia”) aplikatzekoak diren arauak. Ez dira edukitzat hartzen izaera pertsonaleko datuak (erabiltzaile-izena salbu), zeinak erregistratzean eta egiaztapena egitean eman behar baitira; edukitzat jotzen da erabiltzaileek ematen duten eduki publikoa soilik (iruzkinak, proposamenak...). Baldintzak aplikagarri dira hala hasiera batean partaidetza.beasain.eus plataformaren bitartez igorritako edukiari nola gerora Beasaingo Udalari bidali edo jakinarazitakoari.
• Konfidentzialtasunik eza: Beasaingo Udalak eskubidea izan behar du nahi izanez gero erabiltzaileek bidalitako edukiak jendeari oro har ezagutarazteko. Beraz, Beasaingo Udalak informazio ez konfidentzialaren tratamendua emango dio eduki horri.
• Prozedura: Beasaingo Udalak interesa badu erabiltzaileak bidalitako edukian, harekin harremanetan jartzen ahalko da informazio osagarria eskuratze aldera, baina jarduketa horrek ez du ekarriko erabiltzaile horrekiko inolako konpromisorik Udalaren partetik. Informazio horrek izaera ez konfidentziala izanen du, ezertan galarazi gabe konfidentzialtasun-akordio bat sinatzeko aukera, betiere bi parteek izaera konfidentziala trukatzea beharrezkotzat jotzen badute. Horrek guztiak ez du ezertan eragozten “Jabetza intelektual eta industrialeko eskubideak” atalean ezarritakoa.
• Aurkeztutako edukien publizitatea edo hedapena: Beasaingo Udalaren partaidetza.beasain.eus plataforman parte hartzen dutenek adierazten dute badakitela eta onartzen dutela emandako informazioa Beasaingo Udalaren webguneetan argitaratua izan daitekeela, bai eta ekimen hori ezagutzera emateko egoki jotzen diren beste bitarteko batzuetan.
• Jabetza intelektuala: Ez bada kontrakoa adierazten, erabiltzaileak webguneari ematen dizkion jabetza intelektualeko edukiak Creative Commons – Aitortu– Partekatu Berdin (CC-BY-SA) lizentzia motari lotuko zaizkio.
• Prozedura, oharretarako eta edukiak ezabatzeko: Edozeinek eska dezake edukiak ezabatzea, eduki horiek ez badituzte legezko oharra eta erabilera baldintza hauek betetzen, eta betiere eskaera hori behar bezala arrazoiturik. Beasaingo Udalari zuzenduko zaio eskaera, mezu elektroniko bat idatzita partaidetza@beasain.eus helbidera. Beasaingo Udalak eskaerak kudeatuko ditu, eta beretzat gordeko du egoki jotzen dituen frogabideak eta egiaztapenak egiteko eskubidea, edozein eduki ezabatu aurretik.
G. Egile-eskubideak, informazioa berrerabiltzeko eskubidea eta webgunearen eta edukien gaineko bestelako eskubideak
Beasaingo Udalak lizentzia irekiak erabiltzea sustatzen du, lan eratorriak sortzea eta webgune honetan dauden lanak berrerabiltzea eta moldatzea, baldin eta jatorrizko egiletza aitortzen bada, eta betiere eratorritako lanak lizentzia mota berari eusten badio. Ez bada kontrakoa adierazten, webgune honetan hedatutako edukiak, jabetza intelektualak babestutakoak, Creative Commons – Aitortu– Partekatu Berdin (CC-BY-SA) lizentzia motari lotuko zaizkio. Lizentzia mota horren arabera, edozeinek (Udalak barne) erabiltzen ahal ditu eduki babestuak, helburu komertzialetarako zein ez komertzialetarako, betiere egiletza aitortzen bada eta eratorritako lana lizentzia berarekin (CC-BY-SA) hedatzen bada. Lizentzia mota hori lotuko zaie bai Udalak bai webguneko erabiltzaileek emandako edukiei.
• Beasaingo Udalak webgune honen bitartez hedatutako informazio eta datu guztiak berrerabiltzeko baimena ematen du, betiere baldintza hauek betetzen badira:
• Behar bezala aitortu beharko da egiletza, lizentziaren esteka bat eman, eta aldaketak egin direla adierazi.
• Ezin da aditzera eman Udalak lagundu edo babesten duela informazioa zein jardueratarako berrerabiltzen den eta jarduera hori.
• Erabiltzaileek bidalitako edukien gaineko jabetza intelektual eta industrialeko eskubide guztiei men eginen die Beasaingo Udalak. Halaber, Udala ez da inolaz ere erantzule izango –modu zuzenean edo zeharkakoan– legezko egileen halabeharrezko baimenik gabe edo legeak baimendutako inolako erabileraren babesik gabe edukiak argitaratu, zabaldu eta hedatzearen ondorioz sortutako ezein tirabira, liskar edo auziren gainean.
Datuen pribatutasuna
Pribatutasuna errespetatze aldera, eta Izaera Pertsonaleko Datuak babesteari buruzko abenduaren 13ko 15/1999 Lege Organikoarekin bat, jakitera ematen dizugu zure datu pertsonalak Beasaingo Udalaren “Herritarren Partaidetza” fitxategian bilduko direla, hartara harremanak kudeatzeko Beasaingo Udalak partaidetza.beasain.eus plataformaren bitartez sustatzen dituen ekitaldi, organo eta prozesu partizipatiboetan parte hartzeko interesa duten herritar eta pertsonekin. Zure datu pertsonalak ez zaizkie hirugarrenei lagako, salbu erabiltzaile-izena, zeina publikoa baita. Gogoan izan plataformako irudiak eta komunikazioak (iruzkinak, proposamentak) publikoak direla. Ez dira inoiz ere jendaurrean paratuko erabakien inguruko datuak (proposamenen alde egitea edo aurrekontu bati oniritzia ematea) eta helbide elektronikoa. Erregistro Orokorrean (Loinazko San Martin Plaza 1 20200 Beasain) gauzatzen ahalko duzu datuetan sartu, datuak zuzendu, ezereztu eta haien kontra egiteko eskubidea, idatzi baten bitartez eta NANaren fotokopia erantsita, gaian argi adierazita “Izaera Pertsonaleko Datuak babesteari buruzko eskubidea gauzatzea”.